XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Oraintxe konturatu naiz ahaztu egin zaidala esatea aipatzen dudan herrialdean haur deitzen zaiela nagusiei! -ez didatela bizitzen uzten.

Ikus dezagun: bi guraso, gurasoen bi lagun min, aitabitxi bat, bi amabitxi eta izeba bat.

Beraz, zortzi postu beharko zenituzke hutsik. Ba al dituzu?

- Hain zuzen ere zortzi dira dauzkadanak -erantzun zuen Limoi andreak.

- Hau zortea! Eta modu onean?

- Oso modu onean, andrea.

- Eta otordua? Ona?

- Bikaina, andrea.

- Ugaria?

- Oso ugaria.

- Horrek begia betetzen dit. Gorputzeko zigorrak debekaturik al daude?